XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honako hau da behar duzuna:

- Bi termometro berdin.

- Kotoia.

- Alkohola.

Termometro baten beheko zatia alkoholez bustitako kotoi zati batez bil ezazu.

1- Bi termometroek markatzen dituzten tenperaturak apunta itzazu:

2- Berdinak al dira?

3- Zein termometroak markatzen du tenperatura hotzagoa?

4- Zerk jaitsierazi du tenperatura?

5- Zertarako behar du alkoholak lapurtu duen beroa?

Datuak biltzen eta eztabaidatzen.

- Talde bakoitzeko arduradunak bere taldean egindako esperientzia eta atera dituzten ondorioak azalduko ditu.

- Talde guztien azalpenekin bukatu eta gero, eta irakaslearen laguntzaz, azpian jarri dugun eskemari eta ondoren sor daitezkeen beste zenbait galderei erantzuna bilatzen saiatu.

SOLIDOA/LIKIDOA/GASA/Solidotzea/Sublimatzea/Likidotzea/Sublimatzea/Baporatzea/Kondentsatzea